
Helburuak
Vitoria-Gasteizko lorategi botanikoaren atal bat izango den arboretoan Europako eskualde bakoitzeko zuhaitz eta zuhaiska landarediaren adierazgarri izango den lagin bat osatu nahi da. Bere helburua kontinenteko landaredirik bereizgarriena kontserbatzea eta bere ezagutza zabaltzea da, batez ere Iberiar Penintsulakoa.
Arboretoaren azalera osoa 48 hektareatakoa izango da eta ondoko 5 faseetan garatuko da:
1. fasearen deskribapena: Europako baso mediterraneoak
Lehen fasea, baso mediterraneoak landu dituena, parkearen ekialdean kokatuko da, 1,26 hektareatako azalera batean. Proiektu honen baitan eskualde mediterraneoko baso nagusien zuhaitz, zuhaiska, mulu eta lianak landatu dira. Horrez gain, lurra egokitzeko, bilduma bisitatzeko eta etorkizuneko mantenimendua ziurtatzeko lanak egingo dira.

Azken emaitza gisa, baso naturaletan dagoen zuhaitz, zuhaiska eta lianen espezie eta ale banaketa bera erdiestea espero da. Espazio honen osaketan baso mediterraneoak ulertzeko hainbat maila sortu dira, bakoitza parkearen toki espezifiko batean, paisaiak, landarediak eta asoziazioak azaltzeko:
Egindako lanak
Ondoren arboretoaren lehen fasean egin diren lanak deskribatzen dira modu laburrean:
Azken eguneratzea: 2008/03/27
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



