Jarduera honek bi helburu nagusi ditu: batetik, gure aisialdia modu osasuntsuan pasatzea, naturatik gertu; bestetik, nekazaritza ekologikoa zabaltzea eta sustatzea. Oraingoz, eta baratze gehiago jartzeko lekua lortu bitartean, jarduera hau baratzezaintza ekologikoari buruzko bi ikastaro teoriko-praktikoz osatuko da.
Adinekoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa
55 urtetik gorakoa bazara eta zure aisialdiaz aterpetik kanpo gozatzea gustuko baduzu, orain aukeran duzu baratzea modu ekologikoan lantzen ikastea eta zeure barazkiak eta loreak produzitzea. Oso modu praktiko eta errazean, zure baratzea era iraunkorrean eta ingurumena errespetatuz lantzeko behar dituzun oinarrizko teknikak ikasiko dituzu.
Ikastaroa bukatutakoan, nahi duten parte-hartzaileek, lanbide jarduerarik egiten ez badute, lursail bat (75 m2 inguru) lagatzea eskatu ahal izango dute, urtebetez baratzezaintza ekologikoan aritzeko (urtez urte luza daiteke epea).
18 eta 55 urte arteko lagunentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa
18 eta 55 urte artean badaukazu, beste ikastaro honetan eman dezakezu izena. Hemen, baratze bat modu iraunkorrean eta ingurumenarekiko begirunearekin lantzen hasteko lehen nozioak jasoko dituzu.
Aurreko ikastaroan bezala, behin ikastaldia bukatu ondoren 30 parte hartzaileek 75 m˛-ko lursail bat izango dute ikastaroan ikasi dituzten kontzeptuak praktikan jartzeko.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia



