Antzina abeltzaintzarako erabilia, egun Olarizuko etxaldea Eraztun Berdeko ingurumen ekipamendu garrantzitsuenetakoa eta bere informazio puntu nagusia da. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren egoitza izateaz gain, jendearentzako hainbat gela eta instalazio du.
Hona hemen etxeak dituen instalazioak: prestakuntza ikastaroak eta programak egiteko ikasgela eta lantegiak; ekologiari eta ingurumenari buruzko erakusketak egiteko aretoa; erabilera anitzeko aretoa, hitzaldiak eta jardunaldi teknikoak egiteko; eta, azkenik, Ingurumenari buruzko Argibide eta Dokumentazio Zentroa. Zentro horretan, ingurumenari buruzko dibulgaziozko dokumentazio nahiz dokumentazio tekniko ugari dago.
Halaber, etxearen estalkiak eguzki panelak dituenez, eraikinak energia berriztagarriak darabiltza, horrelako energia sistemak erabil ahal izanaren erakusgarri.
Instalazio horiek guztiek hezkuntza eta prestakuntza jardueren programa zabala eskaintzea ahalbidetzen dute.