Gasteizko Udala 1988an hasi zen garapenerako laguntza ematen; urte hartan hartu zuen Osoko Bilkurak udal aurrekontuko % 0,7 nazioarteko elkartasunera bideratzea.
Ordutik hona erroak bota ditu Udalean lankidetzak, zeinak funtsean Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez ( GGKE ak) gauzatzen den, diru-laguntzen deialdia bitarte. Alabaina, bada baita beste udal batzuekin batera bideratutako lankidetza, Euskal Fondoa ren testuinguruan, edo garapen bidean dauden herrialdeetako erakundeekin zuzenean.
Plan Zuzentzailea (2016-2019) | Bideoteka | Arabako Larrialdi Funtsa