Udako kultur programazioa

Udako kultur agendak makina bat aukera eskaintzen dizkizu kulturaz gozatzeko Gasteizko plaza, lorategi eta kaleetan gauzatuko den aire zabaleko udako kultur programazioari esker.

Agertoki guztiak aire zabalean kokatutako eremu mugatuak izango dira, gehienezko edukierarekin, ikusleen arteko distantzia mantentzeko jarlekuekin eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiak ezarritako osasun neurri guztiak errespetatuz.

Sarrera librea izango da, erreserbarik gabe, edukieraren leku guztiak bete arte. Kontsulta itzazu baldintzak.

Arduraz jokatu. Uda honetan ondo pasa burua galdu gabe.