'Kirol hitzorduak' Gasteizen

Kirol hitzorduak

Aire zabalean kirola egin, kirol modalitate berriak probatu eta zure harreman sozialak zabaldu nahi badituzu, Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuak antolatutako 'Kirol-hitzorduetan' parte har dezakezu.

Zertan dautza?

  • Kirol desberdinetako jarduerak dira, modalitate horretan hasiberriak diren edo oinarrizko maila duten pertsonei zuzenduak. Pertsona espezializatuek gidatzen dituzte jarduerak.
  • Adina: 16 urtetik aurrera.
  • Hizkuntza: jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz dira.
  • Iraupena: bi ordu inguru.
  • Prezioa: hitzordu guztiak doakoak dira.
  • Izen ematea: ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.