Haur eskolak

Haur Eskoletako matrikulazioa 2020-2021 ikasturtea

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuko Plan Estrategikoak haurtzaroko hezkuntza arretaren gainean zera ezartzen du: udalaren esku-hartzeak haurren garapenean lagundu behar du, gizarte eta hezkuntza desorekak murriztu behar ditu eta lanaren eta familiaren arteko bateragarritasuna sustatu behar ditu. Horren ondorioz, Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera koordinatzen du haurra jaiotzen denetik sei urte bete arteko esku-hartzea; eta kontuan izaten da hiru elementu hauen arteko erlazioa: hezkuntza, zainketa eta garapena; eta hezkuntza jarduketak hartzen dituzten oinarrizko bi testuinguruak, hau da, familia eta eskola.