Santiago eguna eta Jai atarikoak
Gasteizek Blusaren eta Neskaren Eguna ospatu ohi du uztailaren 25ean, Santiago egunean. Egun batzuk geroago, abuztuaren 4an, hasten diren Andre Maria Zuriaren omenezko jaien abiapuntua da. Bitartean, jaiei hasiera eman arte, hiriak hainbat jarduera hartzen ditu, hala nola, kontzertuak, herri kirolak, antzerkia, eta askoz ere gehiago.