Udako kultur programazioa

Egingo diren kultur ekintzetan bertoko konpainiak eta taldeak izango dira protagonista. Ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan eta edukiera mugatuarekin. Guztietan segurtasun protokolo hau erabiliko da.

Gonbidapenak ikuskizunaren astean bertan erreserbatu ahal izango dira, astelehenetik aurrera, ekitaldia hasi arte edo lekuak amaitu arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi plaza erreserbatu ahal izango ditu.  Aukeratu zein jardueratara joan nahi duzun eta eskatu gonbidapena (online edo telefonoz).