Albisteak

'Hizki Laburren Lehiaketa'ren kontakizun irabazleak

Kalitate aparta izan da eta epaimahaiari zaila egin zitzaion, benetan, saridunak erabakitzea. Hain zaila izan zen, ezen laugarren sari bat gehitzea erabaki baitzuen. ‘Arbaso’ hitza abiapuntu izanik, oso anitzak izan dira jasotako lanetan jorratu diren gaiak: feminismoa, umorea, aktualitatea, antsietatea… Aberasgarria oso zuen irudimena. Aparta ere euskararen erabilera, zorionak parte hartu duzuen guztioi.