Albisteak

Berdintasun Elkargunea

Urriaren 3an, Berdintasun, Gazteria eta Bizikidetza eta Aniztasun elkarguneen baterako saioa egongo da, 2023ko udal-aurrekontuaren proiektuari buruz eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko.

#FeminismoanItzel: ANITZAK GARA

Umeek berez duten sormen gaitasuna eta grina erabiliko ditugu, pertsonen arteko ezberdintasun eta desberdintasunak errespetatu eta maitatzen ikasteko.

Nire gorputza gudu zelai bat da

Posible da feminista izan eta konplexuak edukitzea? Gorputzez, lodifobiaz eta feminismoaz arituko gara urriaren 20tik aurrera Emakumeen Etxean.

Urbanismo Feminista

Ba al dakizu zer den Hirigintza Feminista? Nola sentitzen duzu diseinatuta eta egituratuta dagoela zure hiria? Espazioek desberdintasunak sortzen dituztela uste duzu? Lantegiaren formatzaileak: Col-lectiu Punt 6.

La vida era eso

Ikasturteko lehen zineforuma Florida Zinemetan. Belaunaldi desberdinen topaguneaz, adiskidetasunaz eta zahartzaroaz hausnartzera gonbidapen bat.

Emakumeen Etxeko Topaguneak ere martxan!

Arian-arian, Emakumeen Etxeko gainerako baliabide eta topaguneak ere ohiko jarduerarekin hasiko dira. Etxea goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, eta Jatorri Anitzeko Emakumeen Bilgunea izango da hitzorduekin hasten lehena: irailaren 15ean hasita, ostegunero bilduko dira. Kontsultatu etxeko talde, gune eta baliabide bakoitzari buruzko informazioa etxeko webgunean.

Herri Handi

Herri Handi, online hitzaldien hirugarren edizio honetan, krisi ekologikoaren kontra borrokatzen diren mugaz gaindiko mugimendu feministak ezagutzeko parada izango dugu. Lurra eta herriak defendatzeko egitasmoez hitz egingo dugu, baita espoliazioarekiko erresistentziez eta alternatibez ere.

2022/2023 Egitaraua

Hastera doa Jabetze Feministarako Eskolako 12. edizioa. Ikasturte honetan 70 jarduera baino gehiago izango ditugu; askotariko gaiak jorratuko ditugu formatu desberdinetan, eta dena, ikuspegi feminista intersekzional batetik. Sartu kuxkuxeatzera!

#FeminismoaItzel

Ez galdu gure publikorik gazteenarentzako proposamenak: ginkana feminista, ipuin-lantegiak, kapoeira, antzerkia, autodefentsa feminista… eta gehiago!

Urriaren 3ra arteko epea duzu zure proposamena aurkezteko!

Edizio honetan lehen aldiz, lehiaketaren baitan bidelaguntza izateko aukera izando da, arlo akademikoan edo ikerkuntzan profesionalki aritzen ez diren pertsonek ere parte hartu ahal izan dezaten ekimen honetan. Hautatutako bi proiektuek 4.800na € jasoko dute.

Ez galdu gure hitzaldietako bakar bat ere ez

Agur esaten diogu Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolari datorren ikasturtera arte. Iraila amaieran itzuliko gara jardueraz beteriko egitarauarekin; beti bezala, gure hirian feminismoa zabaltzen jarraitzeko. Bitartean, Eskolako bideotekan gurean izan ditugun hitzaldiak berrikustera animatzen zaituztegu.

Hirigintza Feministaren inguruko jardunaldiak

Hirigintza Feminista interesatzen bazaizu, urriaren 7an eta 8an Col-lecti Punt 6 hirigile, arkitekto eta soziologo feministen kooperatibak bultzatutako hausnarketa- eta prestakuntza-prozesu bati ekiteko Emakumeen Etxeak antolatzen dituen jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Break free

Spot honek sexu- eta genero-araua zalantzan jartzen du, umorez. Gasteizko Udalak, Al Borde film-ek eta Histeria-k ekoitzia da, eta protagonista ditu Getari Etxegarai (Paula), Aiora Sedano (Lur) eta Amancay Gaztañaga (Hodei).