Albisteak
Ikusguneko txostena
Ikusgune. LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak Gasteizen sexu-orientazioaren eta genero identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko V. txostena (2021) aurkeztu du.
Berdintasunaren Elkargunea
Ekainaren 29an saio monografiko bat egingo da Gasteizko kale-izendegi paritarioari buruz. Horrez gain, Elkarguneko ordezkaria Udal Plangintzako Aholku Batzordean aukeratzeaz hitz egingo dugu.
Ez galdu gure hitzaldietako bakar bat ere ez
Agur esaten diogu Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolari datorren ikasturtera arte. Iraila amaieran itzuliko gara jardueraz beteriko egitarauarekin; beti bezala, gure hirian feminismoa zabaltzen jarraitzeko. Bitartean, Eskolako bideotekan gurean izan ditugun hitzaldiak berrikustera animatzen zaituztegu.
Hirigintza Feministaren inguruko jardunaldiak
Hirigintza Feminista interesatzen bazaizu, urriaren 7an eta 8an Col-lecti Punt 6 hirigile, arkitekto eta soziologo feministen kooperatibak bultzatutako hausnarketa- eta prestakuntza-prozesu bati ekiteko Emakumeen Etxeak antolatzen dituen jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Break free
Spot honek sexu- eta genero-araua zalantzan jartzen du, umorez. Gasteizko Udalak, Al Borde film-ek eta Histeria-k ekoitzia da, eta protagonista ditu Getari Etxegarai (Paula), Aiora Sedano (Lur) eta Amancay Gaztañaga (Hodei).
Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea: asteroko bilera-gunea Emakumeen Etxean
Kanbalatxe feminista
Ya está en marcha el banco del tiempo feminista donde intercambiar experiencias, habilidades y conocimientos desde un enfoque de economía feminista.
Almanake morea
Gure hirian euskaraz antolatzen diren jarduera feminista guztien berri izan nahi duzu? Martxan da gasteizen feminismoa eta euskara zabaltzeko ekimena.
Ukrainako gerraren ondorioz errefuxiatuekiko elkartasuna kudeatzea
Maskara, koadrila eta ezpain-margoa
Gazteria Zerbitzuak pandemiak LGTBI+ gazteengan duen eraginari buruzko txostena argitaratu du. Analisiak familia-harremanak eta harreman sexoafektiboak, aisialdia, hezkuntza eta prestakuntza, kultura, espazio publikoa, lan-bizitza, osasuna eta kirola jorratzen ditu.
Emakumeen Etxeko agenda feminista zure mugikorrean
Sexu- eta genero-aniztasunari buruz gehiago ikasteko
Kanal honetan, Jabetze Feministarako Eskolan gai horri buruz 2014tik egin ditugun hitzaldi guztiak bildu ditugu: trans pertsonen osasuna, intersexualitateen diskurtsoak, ikasgeleetan LGTBIfobia prebenitzea; feminismoarentzako erronkak, eta gehiago.
Normalena heterosexuala izatea da?
Pentsatu al duzue inoiz zergatik den 'normala' –normatiboa– heterosexuala eta monosexuala izatea eta harreman monogamoak izatea? Fanzine hauek bisexualitateari eta lesbianismoari buruzkoak dira, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan emango ditugun lantegietan erabiliko ditugu.
Aholkularitza soziolaborala etxeko eta zaintzako langileentzat
Abian da telefonoz eta aurrez aurre arreta emango duen bulegoa, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 17: 30etik 19: 30era. Hitzordua eskatu behar da.