Sukaldeko ofíciala
Vitoria-Gasteizko Udalak SUKALDEKO OFIZIALAK kontratatu behar ditu abenduan eta urtarrilean profesional horien beharrak asetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Baldintzak, egun horietan sartzeko prest egoteaz gain, ezinbestekoa da honako hauek izatea: LH I Ostalaritzan eta Turismoan, Sukaldaritzan edo Sukaldaritzako lanbide-heziketaren erdi maila edo Eskola-graduatua, sukaldaritzan, ostalaritzan eta jatetxeetan 2.000 orduko prestakuntza ofiziala duena. Lanpostua aldi baterako kontratu bidez beteko da, bete beharreko lanpostuaren premia zehatzetara egokituta. Informazio gehiago nahi izanez gero, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunean (www.lanbide.eus) eta 'bilaketa terminoa' eskatzen duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162023014219). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesu horri buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta hautagai-kopuru handiena edo zabalkundearen amaiera-data lortu arte (2023/12/07). Izen emateak: www.lanbide.eus 2023ko azaroaren 29ko 9:00etatik aurrera.