Albisteak

Erronka: Gazteak, oinarri dokumentua.

'Erronka: Gazteak' gazte-planak lehentasunak hautatu eta oinarri dokumentua prestatu du, horretarako ekintzak proposatzeko. Hori guztia kontsultatu eta 'erronka: gazteak' izeneko gazte-plan berezia egiteko prozesuarekin bat egin dezakezu.

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XIV. edizioa.

Parte hartu udalaren web orriaren bitartez edo 010 telefonora deituz (Gasteiztik kanpo deituz gero: 945 161100) uztailaren 6tik 16ra bitartean, biak barne. Aurtengo gaia, 'Hirigintza XXI. mendean: Salburua auzoa' izango da.

Ikastaroa: Marketin eta salmentetan aditua.

%100 dohainik. Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta La Caixak diru-laguntza eman dute. 215 ordu. 2020ko urriaren 21etik abenduaren 22ra. SPQ* Gold/FSA erakundeak (merkataritzako trebetasunak ziurtatzeko nazioarteko erakundea) ziurtagiri pertsonala emateko aukera ematen du.

'Erronka: Gazteak' gazte-planak lehentasunak hautatu eta oinarri dokumentua prestatu du, horretarako ekintzak proposatzeko.

Azterketa-prozesuaren ondoren, eremu bakoitzeko lehentasunak hautatu dira, eta prozesu horretan 40 inprimaki jaso dira, eta 40 erakundek parte hartu dute (65 pertsona inguru, batzuek elkarlanean egin baitute) 7 gazte beren izenean, 7 elkarte, gazteekin lan egiten duten 6 erakunde, Udaleko 16 teknikari, alderdi politiko 1 eta zehaztu gabe beste 3.. Aurkezten dugun oinarri dokumentua 'Erronka: Gazteak' gazte-planean sartuko diren ekintzak proposatzeko oinarria da. Plan horrek 2020ko urritik 2021eko amaierara arte garatuko ditu ekintza horiek.

Gazteria Zerbitzuak Gazte Plan berri bat egiteko prozesuari ekin dio: 'Erronka: gazteak'.

Gazte Plana berrasmatu egiten da. Covid19ak eragindako krisiaren ondorioz, Udaleko IV. Gazte Plana ebaluatu ondoren, Gazteria Zerbitzuak Gazte Plan berri bat egiteko prozesuari ekin dio: 'Erronka: gazteak'. Txosten teknikoa ezagutu ahal duzu. Han zehazten da zer elaborazio-prozesu egingo den ekainetik irailera, 2020ko urrian ekintzekin hasteko eta 2021eko urrira arte jarraitzeko.

AMVISAK osasun-alerta dela eta hartutako neurriak

Bi aste dira beren fakturak ordaindu ez dituzten partikularrei ur-hornidura mozteari utzi ziola enpresak. Gainera, konexiorik Gabe egonik hala eskatzen duten pertsonei berriro konektatzeko aukera ematen ari da udal enpresa.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa

Egun hauetan zalantzarik baduzu edo argibideak nahi badituzu, dei gaitzazu 945 16 13 30 telefonora, bidali mezu zuzena gure sare sozialetara, edo posta elektroniko bat honako helbidera: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Lehiaketak.

Adi gure webgunean biltzen ditugun sari eta lehiaketen deialdiei!