Gai arloa eta gaiak

Herritarrentzako arlo interesgarrietan espazio antolatua eskaintzen zaie herritarrei udalarekiko harremana izateko. Ondorengo bilaketa kutxan interesatzen zaizun gaia idatzi eta izapidetze zehatzak burutu, haiekin lotutako guneak aurkitu, zerbitzuak kontsultatu edo ohiko galderak egin, herritarren postontzian iradokizunak egin, berriak irakurri ... ahalko dituzu.

Aisialdia eta Kultura

Udalerriko kultura eta aisialdi jardueraren administrazioa, kudeaketa eta sustapenarekin, baita erabilera horiekin lotutako instalazioen kudeaketa, kontrol zein mantentzearekin ere, zerikusia duten gaiak.

Hirigintza - Etxebizitza

Hiria eta haren inguruaren diseinu, eraikuntza eta ordenamenduarekin zerikusia duten kexak gaiak, bai eta Udalaren jabetzakoak diren hilerriak kudeatzea ere.

Mugikortasuna eta garraioa

Udalerriko hiri zein hiriarteko garraio modalitate ezberdinen zerbitzuarekin eta haren kudeaketarekin, baita trafikoaren antolamendu, zaintza eta kontrolarekin, ibilgailu motordunen aparkatzearekin zein bideen segurtasunarekin ere, zerikusia duten gaiak.

Ingurumen eta iraunkortasuna

Garbiketa publiko eta hiri hondakinen kudeaketarekin, baita udalerrian egiten den ingurumenaren kudeaketa, haren inguruko informazio zein heziketarekin ere, zerikusia duten gaiak.

Kirolak

Udalerriko kirol jardueraren administrazio, kudeaketa eta sustapenarekin, baita udalarenak diren kirol instalazioen kudeaketa, kontrol zein mantentzearekin ere, zerikusia duten gaiak.

Gizarte zerbitzuak eta programak

Udalerriko gizarte zerbitzu eta baliabideak ematearekin eta haien kudeaketarekin, baita udalarenak diren laguntza ekipamenduen kudeaketa, kontrol zein mantentzearekin ere, zerikusia duten gaiak.

Bizikidetza eta Gizarte-kohesioa

Sexua, arraza, erlijioa, gizarte maila... direla eta bereiztea, baztertzea, mugatzea edo hobestea dakarren edozein egoerarekin lotutako gaiak, baldin eta horren ondorioz bizitza publikoaren edozein arlotan giza eskubideez eta oinarrizko askatasunez baldintza berdinetan baliatzea eragozten edo murrizten bada.

Herritarrentzako informazioa eta laguntza

Udal administrazioak bere kudeaketan erabiltzen dituen informazioa emateko zein herritarrei laguntzeko baliabide, modu zein kanalekin zerikusia duten gaiak.

Hezkuntza

Udalaren hezkuntza zerbitzuak, haur eskolak, udalak antolatzen dituen udaleko irekiekin, baita udalaren hezkuntza instalazioen kudeaketa, kontrol eta mantentzearekin ere, zerikusia duten gaiak.

Herritarren parte-hartzea

Udalaren jarduera-eremuetan bakarka zein hainbat foro eta/edo talderen bitartez herritarrek parte hartzeko dauden modu, baliabide eta prozedurekin, eta elkarte-bizitza eta boluntariotza kudeatu, dinamizatu eta bultzatzearekin zerikusia duten gaiak.

Bide Publikoa

Bide eta espazio publikoetan (kale, hilerriak...) burutu diren jarduerekin, baita horietan dauden elementu zein objektuen ezaugarri orokorrekin ere, zerikusia duten gaiak.

Ogasuna

Zergen kudeaketa, ikuskaritza eta bilketarekin zein udalaren bestelako diru-sarrerekin zerikusia duten gaiak.

Ekonomia sustapena

Gasteizko enpresa, merkataritza, biltzar eta feria alorretako jarduerak sustatu eta ezagutaraztearen inguruko gaiak

Enplegua eta prestakuntza

Enpleguaren kudeaketa eta sustapenarekin, lan merkatuaren prospekzioarekin, lanaren inguruko informazio zein orientabidearekin, baita lanaren bidezko prestakuntzarekin ere, zerikusia duten gaiak.

Osasuna eta Kontsumoa

Kontsumitzailearen informazio zein babesarekin, bide publikoan burutzen den merkataritza jarduerarekin, baita osasungarritasun zein higiene publikoarekin ere, zerikusia duten gaiak.

Herritarren segurtasuna

Salbamentu, babes zibil, herritarren babes zein segurtasun arloan Udalak –Udaltzaingoa edo Suhiltzaileen Zerbitzua bitarte– duen esku-hartzearekin, eta orden publikoari eragiten dioten jarduerekin zerikusia duten gaiak.