Herritarrentzako Eskola Irekiaren egutegia (HEI)

Jarduera programaren helburua da herritarrei irekitako topaketarako eta prestakuntzarako espazioa sortzea, Gasteizko biztanleen parte hartzeko kultura hobetzen laguntzeko, demokrazia sendotzeko eta komunitateko erantzunkidetasuna sustatzeko, aktualitateko hainbat gairen inguruko informazio-, prestakuntza eta eztabaida-saioen bitartez.

Hitzaldi eta eztabaida programa urriaren 8an abiatuko da, Rosa María Calaf kazetari ezagunak Europa biltzar jauregian emango duen hitzaldiarekin.

Jarduerak doakoak eta aurrez aurrekoak izango dira, edukiera mugatuta eta prebentzio-neurriak hartuta. Urriaren 1etik aurrera eman ahalko da izena.

Ekitaldiak, lantegiak, erakusketak...

Hautatu edo idatz ezazu data