Ikuskizunak Gizarte-etxeetan

Urriaren 3tik abenduaren 19ra bitartean, gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoek askotariko ikuskizunak hartuko dituzte, adin-tarte desberdinei zuzenduta.

Programak tokiko eta kalitateko sorkuntzaren alde egiten du, euskal artista eta konpainia profesionalekin batera.

Ikuskizun bakoitza baino 15 egun lehenago jarriko dira sarrerak salgai, goizeko 8:30etik aurrera, gizarte-etxe eta kirol ekipamendu guztietan (pilotalekuak izan ezik), baita udalaren web orriaren bidez ere.

Prezioa 3 eurokoa izango da, bai haurrentzat, bai helduentzat.

Gozatu, halaber, udazkeneko denboraldirako Auzo Eszena arte eszenikoen programan programatutako obrak, abendura arteko asteburuetan martxan daudenak.

Ekitaldiak, lantegiak, erakusketak...

Hautatu edo idatz ezazu data