SUNCINE Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakusketa

portada SUNCINE

SUNCINE, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia(Beste leiho batean irekiko da), genero horretako jaialdirik garrantzitsuena da munduan, eta zaharrena. 1993an sortu zen, ingurumen gaiak eta arazoak salatu, irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz. Ikus-entzunezkoen hizkuntzaren bidez ingurumen kontzientziazioa eta hezkuntza areagotu nahi duen tresna ere bada.

2003. urteaz geroztik, jaialdia Gasteizen ere egiten da, eta erakustaldiak edizio bakoitzeko pelikula esanguratsuenen hautaketa bat ekartzen du urtero.

Aurten, estilo eta gaien aldetik programazio aberatsa eta anitza izango du jaialdiak. Aurtengo hautaketan gehien jorratuko den gaia nekazaritzako elikagaien eredu berri bat eraikitzearena da, nekazaritza birsortzaileko esperientziak eta arrantza eta abeltzaintza eredu jasangarriagoak izango dituena. Horregatik, osagarri gisa eta jaialdiaren espirituarekin bat eginez, Slow Food Arabak solasaldi bat dinamizatuko du “Kiss the Ground” dokumentalaren ondoren, eta Euskal Herriko Hazien Sareak “La mujer y la agricultura en Zalla” film laburra aurkeztuko du, udalerri horretako udalak eta Euskal Herriko Hazien Sareak berak ekoiztua.

Gainera, jaialdiak autonomia energetikoarekin eta berotze globalak eragindako mehatxu larria salatzearekin zerikusia duten esperientzien berri emango digu, itzulerarik gabeko puntu batera iristen ari garen une honetan.

SUNCINE jaialdiaren 18. erakusketaren egitaraua

Ekitaldiak, lantegiak, erakusketak...

Hautatu edo idatz ezazu data