Por Humor al Arte

Gasteizen egon zen azkenengoan "Las que faltaban" antzezlana aurkeztu zigun, eta ezabatu ezinezko oroitzapena utzi zigun, berriro ikusteko gogoak, bere tamainako antzezleak egiten duen satira eta benekotasunez beteriko testuen interpretazio ezin hobearekin gozatzekoak, hain zuzen.

"Bi belaunalditan zehar munduko agertoki askotatik pasa da Antonia, eta gizatasuna birsortu, ikusten duena xeheki aztertu eta pentsatzen duena erakutsi du talentu izugarriaz, eskuzabaltasunez eta aurreiritziek eragin ezin dezaketen zintzotasunez. Antoniak organikotasunez eta mugarik gabeko aldakortasunez sortzen ditu pertsonaiak, eta horrela eginez ideologia guztiak ukitzen ditu, tradizioak desmuntatu, gizabanakoaren atzean dagoena agerian utzi eta pentsamendua sortu, baina beti irribarre enpatikoa lagun izanik. Antoniak ez du inor bazter uzten, irakurketa ikusle bakoitzak nahi dueneraino heltzen da, txunditzeko moduko dibertimendua bermatua baitago". Félix Sabroso

Antonia San Juan

  • Lekua: Principal Antzokia
  • Prezioa: 18/12/6 (ohiko deskontuak)
  • Iraupena: 1:30
  1. "Lo mejor de Antonia S. Juan"

enlace Venta de entradas de la Red de teatros