Montehermoso Rock on top
Rockumentalen zikloa jatorrizko bertsioan, Helena Gonzálezek aurkeztuta (Zinhezba).
Rockumentala edo dokumental musikala zinemaren industrian ospe handiko generoa da, eta, gero eta presentzia handiagoa du Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak.
Musikarien bizitza, zineari eta ikus-entzunezko beste baliabide batzuei interesatu izan zaie betidanik, bai fikziotik, bai dokumentaletik. Bigarren edizio honetan, Montehermoso Rock on top zikloak lau rockumental programatu ditu, 2023ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzkoak.
Zineaz eta musikaz beste ikuspegi batetik goza dezazun nahi dugu!
Edukiera mugatua. Lortu zure gonbidapenak entradium.com webgunean edo 945 16 18 30 telefonora deituz.