Andre Maria Zuriaren jaiak: euskal folklorea eta bertsolariak

Euskal folkloreak leku nabarmena du Andre Maria Zuriaren jaien egitarauan eta gasteiztarren agendan, urtez urte biltzen baitira jaiak dantzatuz eta abestuz ospatzeko.

Topagune nagusia Aihotz plaza da, eta bertan egunero izaten dira emanaldiak, kontzertuak, bertsolariak, dantza plazan, larrain dantza. Ezin ahaztu, baita ere, bai kalejiran zein plazetan entzun daitezkeen instrumentuak, hala nola, alboka, txalaparta, txistua, eta trikitixako soinua eta panderoa.