Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Hasiera 1993an du, oso hondatuta zegoen hiri periferiako ingurumena leheneratzeko proiektu batean, eta gaur egun balio ekologiko altuko naturgunea eta hiriaren aisialdiko gunerik nagusiena da. Zer da Eraztun Berdea?
Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea
Jauzi egin bloke honetara: AlbisteakAlbisteak Rss-aren Feed-en harpidedun egin: Albisteak
Vitoria-Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak Salburua berriz ezagutzeko gonbita egin dute, lau gidaren berrargitalpenaren eskutik

Ibilbide bakoitzak bide bat hartzen du kontuan: ornitologikoa (hegazti-fauna), entomologikoa (intsektuak), botanikoa (lorea) eta herpetologikoa (anfibioak eta narrastiak).
Amaitu da Zadorrako uholdeen aurrean babesteko II. fasea, Gamarran ur handietarako 600 metroko ibilgu berri batekin

Abetxukuko zubiaren eta Gamarrakoaren artean dagoen 1,8 kilometroko tartean egindako jarduketa guztiek 6,5 milioi euroko inbertsio publikoa eskatu dute.
CEA Green Lab ikerkuntza gunearen 2019-2020ko emaitzak
