Montehermoso Rock on top

Rockumentalen zikloa jatorrizko bertsioan, Helena Gonzálezek aurkeztuta (Zinhezba).

Rockumentala edo dokumental musikala zinema industrian ospe handiko generoa da gero eta presentzia handiagoa duena Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak.

Rock taldeen bizitza zineari eta beste ikus-entzunezkoei interesatu izan zaie betidanik, bai fikziotik, bai dokumentaletik. Hirugarren edizioan, Montehermoso Rock on top zikloak lau rockumental programatu ditu, 2024ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzkoak.

Gainera edizio honetan, Rocka musika herrikoi garaikidean: sua ala errautsak? izenburuarekin, rock musikaren arloko protagonista ezagunek mahai-inguru batean genero honek gaur egun duen egoeraz hausnartuko dute.

Zineaz eta musikaz beste ikuspegi batetik goza dezazun nahi dugu!

Edukiera mugatua. Lortu zure gonbidapenak entradium.com(Beste leiho batean irekiko da) webgunean edo 945 16 18 30 telefonora deituz.

pdfPrograma