Kultura Plazara! Agenda

Uda honetan bueltan da 'Kultura plazara!', uztaila, abuztua eta iraileko arratsaldeetan, gure auzoetako plazak kulturaz eta arte eszenikoz blaitzeko prest.

Elkarrekin diziplina ugariz gozatzeko aukera izango dugu: dantza, clown, zirkua, antzerkia, musika… Bertako konpainien sormen lanak ezagutzeko parada izango dugu, bai eta beste lurraldeetatik gurera etortzeko gonbidatu ditugunenak ere.

Hori dena, doan eta adin tarte guztientzako. Hartu etxetik aulkia eta zatoz plazara!