Urban Fest Zaramaga

Urban Fest Zaramagaren bigarren topaketa irailaren 11n (ostirala) eta irailaren 12an (larunbata ospatuko da, Zaramaga auzoko Laudio plazan.

Beste urte betez, hiri kultura independentearen topaketa bat izango da, non kultura horren aniztasuna bere adierazpen ezberdinen bitartez ospatuko den. Udalaren V. Gazte Planaren eta Zaramaga Planaren ekintza bat da.

Martxan jartzeko Hiri Munduarekin lotura duten Zaramaga auzoko elkarte desberdinen eta auzoko gazteen eskutik joango da, baita ere Gasteizko beste batzuk ere eta gainera, Urban Festean parte-hartze aktiboa izango dute asteburuan zehar.

Norentzat?

14 eta 30 urte bitarteko gazteak

Urban Fest Zaramaga 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, aisialdi alternatiboko eskaintza bat nahi dutenei zuzenki, aktiboki parte hartzeko aukera ematen dieten jarduerekiko kezka sentitzen dutenei eta hiri kulturarekin eta arte diziplina garaikideen garapenarekin sormena garatzen dutenei.

Adingabeen parte-hartzea
  • 18 urtetik beherako parte-hartzaile adingabeek tutoreek betetako eta sinatutako baimena izan beharko dute parte hartu ahal izateko. Baimen hori ez badute, ezin izango dute ekintza egin.
  • Baimena planjoven3@vitoria-gastiez.org helbide elektronikora bidali beharko da irailaren 10era arte (egun hori barne), edo jardueraren arduradunari eman, egunean bertan. Jarduera horretarako izena eman behar baldin bada, izena emateko galdetegian ere erantsi daiteke.

Helburuak

Zertarako Urban Fest
  • Auzoari eta dagoeneko auzoan lanean ari diren gazteei ikusgarritasuna emateko.
  • Auzoa indarberritzeko, jarduerekin eta jende gaztearekin, auzoaren ingurura hurbildu eta ezagutu ahal izateko.
  • Hiriko gazteen eta, bereziki, Zaramaga kolektiboaren kultur sormena sustatu eta babestu ahal izateko.
  • Pentsamendu sortzailea eta berrikuntza sustatzeko hiri-kulturaren barruan.
  • Gazteen adierazpen artistiko eta kulturalerako bidea izan ahal izateko.
  • Gazteen arte-adierazpenen kontsumoa sustatzeko Gasteizen.
  • Hiriko gazteen presentzia aktiboa eta sortzailea ikusarazteko.
  • Hirian aurkitzen ditugun diziplina alternatibo guztiei esparru fisiko espezifikoa emateko.

Informazio gehiago

OMIJ - Gazte Informaziorako Bulegoa | Telefonoa: 945 16 13 30 | Posta elektronikoa: infogaztea@vitoria-gasteiz.org