Arriagako emakumeak, historia duten emakumeak

Arriaga gizarte-etxeak parte hartzen duen Arriagako sare soziokomunitarioak emakumeentzako topaketa eta tailer batzuk antolatu ditu martxoan. Topaketa eta tailer horietan, besteak beste, emakumeen osasunarekin, sororitatearekin edo bizi-esperientziekin lotutako gaiak jorratuko dira.

Gainera, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Arriaga auzoko emakumeei omenaldia egin zaie Historias de Superación argazki-erakusketaren bitartez. Isabel González Ortiz de Urbina argazkilariak auzoko hamar emakume erretratatu ditu, adin desberdinetakoak eta bizitzako une eta esperientzia desberdinetakoak. Guztiek euren bizipenak partekatuko dituzte martxoaren 26an 18:30ean egingo den topaketan.

Erakusketa martxoaren 26tik apirilaren 23ra egongo da ikusgai Arriagako gizarte-etxean, apirilaren 24tik maiatzaren 21era BIZAN Lakua Arriagan eta maiatzaren 22tik ekainaren 22ra Arriagako osasun-zentroan.

Izen emateak

Jarduerak doakoak edo ordainpekoak izan daitezke, eta batzuek aldez aurretik izena eman behar dute. Izena online eman daiteke, edo edozein BIZAN, gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan, jarduera hasi baino bi aste lehenagotik.

Jarduera bakoitzean izena emateari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu.