OsasunOndo: Ibaiondoko osasun programa

Bizitza ametsa da eta ametsa bizitza

Ibaiondoko Sare Soziokomunitarioak, auzoko hainbat eragilek osatua, besteak beste Ibaiondo gizarte etxeak, hainbat hitzaldi eta jarduera antolatzen ditu 2026ko martxoan zehar, "Bizitza ametsa da eta ametsa bizitza" izenburupean, loaren higienea eta gaueko atsedena hobetzeko aholkuak eskaintzeko helburuarekin.

Elkarlaneko erakusketa

Martxoaren 26tik maiatzaren 8ra arte “Ametsen horma” elkarlaneko erakusketa ikusgai egongo da gizarte etxean.

Beren ametsak, ilusioak eta nahiak partekatu nahi dituzten pertsona guztien ekarpenekin egingo da erakusketa hau. Parte hartzeko, utzi zure "hodeiak" Lakuabizkarrako osasun zentroan, BIZAN Lakua-Arriagan, LAR Blas de Oteron eta Ibaiondoko gizarte etxean dauden postontzietan, martxoaren 2tik 22ra.

Izen emateak

Jarduerak doakoak edo ordainpekoak izan daitezke, baina guztiek aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Izen-ematea online edo edozein BIZAN, gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan egin daiteke, jarduera hasi baino bi aste lehenagotik.

Jarduera bakoitzean izena emateari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu.