Zabaliburu - Irakurketaren jaialdia Zabalganan

Irakurmindu zaitez – Amores libros Zabaliburu irakurketa jaialdiaren bosgarren edizioaren leloa dugu, apirilaren 13tik 23ra liburuekiko maitasun anitzak protagonista izango duena.

Helena Azkarraugaizar ilustratzaileak egin du 2026ko Zabalibururako irudia.

Edizio honen protagonistak

Zabalganeko gizarte etxean, jaialdiaren egoitzan, hainbat gonbidatu izango ditugu, besteak beste, Karmele Jaio, Juan Kruz Igerabide, Mitxel Elortza, Markel Elortza eta Antonio Manuel euren liburuetaz hizketan. Mahainguruen bueltan elkarrekin hausnartzeko bilduko ditugu batetik, Jon Azkueta, Susana Herrero eta Uxue Gómez, gazte maitasunei eta Wattpadari buruz aritzeko, eta bestetik Marta Lobo, Leire Ibáñez de Gauna eta Catalina Garcés, bestetik, irakurketa taldeak hizpide. Poesia JAM-a, ilustrazioa lantegia, ipuin kontaketa saioak eta antzerkia ere izango ditugu.

Aurtengo edizioan Zabaliburu Saria Elena Odriozola ilustratzaileak jasoko du. Ekitaldian berak ilustratutako hainbat libururen pasarte Zabalgana LHIko 5. mailako ikasleen artean ahozgora irakurriko dituzte.

Edizio honetan, halaber, liburutegietan maitasunei buruzko liburuen erakusketa izango ditugu, eta Zabalganako Institutuko ikasleen literatura-testuena ere bai. Aldaialde eskolak ere parte hartuko du “Emozioak dantzan, istorioak hegan” ekimenarekin.

Larunbatean, ohitura dugun bezala Liburu Azoka ospatuko da gizarte etxeko plazan.

Antolatzaileak

Zabaliburu elkarteak eta Zabalganeko gizarte etxeak elkarlanean egindako proiektua da Zabaliburu jaialdia. Aurten jaialdiaren lagun ZET elkartea da, ipuin eta orri-markatzaile lehiaketak antolatu dituena.