Landatxoko kiroldegian "Kirol anitzeko igandeak" Bueltan da "Kirol anitzeko Igandeak" programa, El Campillo kiroldegiko kantxa aprobetxatzeko asmoz, kirol-erabilera osasuntsua, dibertigarria, egokia, anitza, integratzailea eta irisgarria sustatzeko, jardunaldietan parte hartu nahi duen edonorentzat. Aurreikusitako jarduerak honako hauek dira: irristaketa, badminton+basket, pickleball eta kin-ball. Ondo pasatzeaz gain, elkarlaneko jokoa errazteko, arauak ikasteko eta kirolaren berezko balioak barneratzeko kirol-jarduerak dira. Datu praktikoak 6-99 urte / 8 urtetik beherakoaek lagunduta 11:30etik 13:00etara Sarrera librea eta doakoa aforoa bete arte.