'Kirol hitzorduak' Gasteizen Aire zabalean kirola egin, kirol modalitate berriak probatu eta zure harreman sozialak zabaldu nahi badituzu, Gasteizko Udalaren Kirol Zerbitzuak antolatutako 'Kirol-hitzorduetan' parte har dezakezu. Zer dira? Kirol desberdinetako jarduerak dira, modalitate horretan hasiberriak diren edo oinarrizko maila duten pertsonei zuzenduak. Pertsona espezializatuek gidatzen dituzte jarduerak.Adina: 16 urtetik aurrera.Hizkuntza: jarduerak gaztelaniaz eta euskaraz dira.Eguna: igandeetan.Iraupena: bi ordu inguru.Prezioa: hitzordu guztiak doakoak dira.Izen ematea: ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.