Jardunaldiak: "Fokuan"

Fokuan jardunaldien zazpigarren edizioa Vitoria-Gasteizen egin da, 2026ko apirilaren 13tik 23ra, ‘Zauritutako munduan irautea’ izenburupean.

Jardunaldiek arreta berezia jarri dute Gazako biztanleek bizi duten hondamendi humanitarioan, eskualdeko gatazken inpaktuan eta nazioarteko komunitateak betetzen duen rolean. Landu den beste gaietako bat izango da giza eskubideen egoera Libano, Siria edo Kurdistanen, adibidez.

Programa: Fokuan 2026 jardunaldiak

Hitzaldien bideoa

Solasaldia: "Hondamendi humanitarioa Gazan", Aitor Zabalgogeazkoarekin (Mugarik Gabeko Medikuak)

Gazako egungo egoera aztertuko dugu Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakunde humanitarioko ordezkari baten ikuspegitik.

Hitzaldia: "Gazaren etorkizuna eta Ekialde Ertainaren berrantolaketa", Ignacio Álvarez Ossorioren eskutik

Gazako genozidioak, bi milioi lagunen desplazamendu behartuak eta Libano, Siria, Yemen eta Iranen aurkako erasoek (Erresistentziaren Ardatzeko kideak) lurrikara eragin dute Ekialde Hurbilean; zehazki, 1967ko Sei Eguneko Gerran izandakoaren parekoa.

Hitzaldia: "Europaren immobilismoa Gazako genozidioaren aurrean", Ane Irazabalen eskutik

Europak ez ditu Israelekin dituen lotura ekonomiko eta politikoak eten nahi, eta Tel Avivi armak saltzen jarraitu du, baita haren teknologia militarra jasotzen ere.

Elkarrizketa: "Emakumea, Bizitza, Askatasuna"

Emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileek Ekialde Ertaineko borroka kolektiboak, erresistentziak eta emakumeen elkartasun-sareak hurbilduko dizkigute.