Luis Aramburu Udal Musika Eskolak "Musika Elektronikoa" espezialitate berria kaleratu du 2025-2026 ikasturterako
49. Nazioarteko Antzoki Sareko programazioa Honekin batera doakizu hurrengo Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren programazioa. Jaialdiak 37 ikuskizun dakarzkigu, antzerkikoak, dantzakoak, familiakoak, euskarazkoak... Principal Antzokiaren eraberritzeagatik itxi denez, oraingo honetan ikuskizun horiez gozatuko dugu udal-sareko gainerako antzokietan, batez ere Félix Petite antzokian, Ibáñez de Matauco antzokian eta Federico García Lorca antzokian.
La casa vacía, Max 2024 sarietako finalista Proyecto Larrua, Gasteizko dantza garaikideko konpainia, 2015ean sortua, finalista da Max 2024 sarietan, Dantza ikuskizun onenaren eta Ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onenaren kategorietan (Luis Miguel Cobo), La casa vacía ikuskizunarekin. La casa vacía Gasteizko Udal Antzoki Sarearen koprodukzioa da, eta 2022ko azaroan estreinatu zen Antzoki Zaharrean, Nazioarteko 47. Antzerki Jaialdiaren barruan. Uztailaren 1eko galan sariak Gasteizera ekartzea espero dugu.
Iñaki Rikarte, berriz ere Max 2024 sarietako finalista 2023ko edizioan Supernormales ikuskizunarekin Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi ondoren, Forever eta María Goiricelayarekin batera antzerkigintzan ere saria irabazteko aukera du Gasteizko zuzedariak. Forever maskara-antzerkia da, testurik gabeko antzezlana, familiari, bizikidetzari, sexualitateari, hezkuntzari, indarkeriari eta abarri buruzkoa. Espero dezagun uztailaren 1ean Tenerifeko Max Sarien galan arrakasta izatea.
Erakusketa: Dori Ronceroren 'La magia de la fotografía' lanaren inaugurazioa Zabalgana gizarte-etxean Dori Ronceroren lehen erakusketa otsailaren 15ean, asteazkenean, inauguratuko da Zabalganeko g.e.an. 18:00etatik aurreea Dori Roncero bera izango da erakusketa aretoan bertaratzen diren guztiei bere lanaren gaineko xehetasunak emateko irrikiz.