Carlos Espigak irabazi du Vitoria-Gasteizko Aire Zabaleko XX. Pintura Lehiaketa "Entrada a Correría" lanarekin
Musika Hirira 2026: Luis Aramburu Udalaren Musika eta Dantza Eskola kalera irten da ikasturte amaiera ospatzeko
Gasteiz izango da Arte Eszenikoen eta Musikaren Inklusioari buruzko Jardunaldien 18. edizioaren egoitza 2027an Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) antolatuta, aniztasuna eta irisgarritasun kulturala sustatzeko urteko erreferentea dira
49. Nazioarteko Antzoki Sareko programazioa Honekin batera doakizu hurrengo Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren programazioa. Jaialdiak 37 ikuskizun dakarzkigu, antzerkikoak, dantzakoak, familiakoak, euskarazkoak... Principal Antzokiaren eraberritzeagatik itxi denez, oraingo honetan ikuskizun horiez gozatuko dugu udal-sareko gainerako antzokietan, batez ere Félix Petite antzokian, Ibáñez de Matauco antzokian eta Federico García Lorca antzokian.
Eszenatoki berriak Ezagutu hiriko antzerki-programazioaren kokapen berriak, Principal Antzokiko eraberritze-lanak hasi ondoren.
Iñaki Rikarte, berriz ere Max 2024 sarietako finalista 2023ko edizioan Supernormales ikuskizunarekin Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi ondoren, Forever eta María Goiricelayarekin batera antzerkigintzan ere saria irabazteko aukera du Gasteizko zuzedariak. Forever maskara-antzerkia da, testurik gabeko antzezlana, familiari, bizikidetzari, sexualitateari, hezkuntzari, indarkeriari eta abarri buruzkoa. Espero dezagun uztailaren 1ean Tenerifeko Max Sarien galan arrakasta izatea.
La casa vacía, Max 2024 sarietako finalista Proyecto Larrua, Gasteizko dantza garaikideko konpainia, 2015ean sortua, finalista da Max 2024 sarietan, Dantza ikuskizun onenaren eta Ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onenaren kategorietan (Luis Miguel Cobo), La casa vacía ikuskizunarekin. La casa vacía Gasteizko Udal Antzoki Sarearen koprodukzioa da, eta 2022ko azaroan estreinatu zen Antzoki Zaharrean, Nazioarteko 47. Antzerki Jaialdiaren barruan. Uztailaren 1eko galan sariak Gasteizera ekartzea espero dugu.
Erakusketa: Dori Ronceroren 'La magia de la fotografía' lanaren inaugurazioa Zabalgana gizarte-etxean Dori Ronceroren lehen erakusketa otsailaren 15ean, asteazkenean, inauguratuko da Zabalganeko g.e.an. 18:00etatik aurreea Dori Roncero bera izango da erakusketa aretoan bertaratzen diren guztiei bere lanaren gaineko xehetasunak emateko irrikiz.