Irailean, lan-eskubideei buruzko ikastaroa: Zaintzen eta lan-eskubideen ekonomia feminista. Etxeko eta zaintzako lana egiten duzu?
Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua Arreta presentziala eta telefonikoa. Uztaileko ordutegia: 11:30etatik 13:30etara. Abuztuan itxita.
Eleen Ganbarako liburutegia Eleen Ganbara liburutegia, Emakumeen Etxeko hirugarren solairuan kokatuta eta Sorginenea Elkarteak kudeatuta, uztaileko astelehenetan (6, 13, 20 eta 27) eta ostegunetan (2, 9 eta 16) irekiko da 18:00etatik 20:00etara. Abuztuan itxita egongo da. Horregatik, 5 liburu erreserbatu ahal izango dira, eta itzultzeko epea irailaren 15era arte luzatuko da.
Kontsultatu VII. edizioaren oinarriak Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30etik irailaren 30era da. Lehiaketaren helburua da ezagutza eta ikerketa feministak sustatzea, udalerriko jabetze feministari bide ematen laguntzeko. 5.000 euroko bi sari izango ditu, eta hautatutako proposamenak egiten dituzten pertsonei ikerketa-lanetan laguntzea aurreikusten da.
Hitzaldia: Masculinidades jóvenes en transformación. Entre el compromiso y la reacción Azaroan Lionel S. Delgado eta Josetxu Riviere Aranda izan genituen gurekin #JabeEskolaVG-n. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!
Etxeko abenduko egutegia Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra (bi egunak barne) Emakumeen Etxeak ez du arreta-ordutegirik izango, eta, beraz, areto-eskaera sistemaren bidez irekiko da (salbu eta abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an). Egun horietan jarduerak egitea aurreikusten duten elkarte eta talde guztiek eskaera abenduaren 19a baino lehen egin beharko dute.