Andre Maria Zuriaren jaiak: Antzerkia eta umorea

Barrea maite duten pertsonek Gasteizko jaietan ere aurkituko dute non gozatu, ikuskizun komikoak ez baitira faltako. Prado parkeko Umorearen Txokoa nabarmentzen da batez ere. Bertan, arratsaldero monologista entzutetsuak aritzen dira, stand up comedy estiloan.

Halaber, umorea da nagusi Principal Antzokiko jaietako programazioan, eta egunero irekitzen dizkio ateak komediari.