Antzerkia eta umorea jaietan

Barrea maite duten pertsonek Gasteizko jaietan ere aurkituko dute non gozatu, ikuskizun komikoak ez baitira faltako. Prado parkeko Umorearen Txokoa nabarmentzen da batez ere. Bertan, arratsaldero monologista entzutetsuak aritzen dira, stand up comedy estiloan.

Halaber, Antzoki Sareko programazioak ateak irekiko dizkio komediari.