Dantzaldiak Florida parkeko kioskoan Floridako kioskoan, orkesta txiki eta ertainek interpretatzen duten musika herrikoiaren errepertorioak girotzen ditu udako larunbat eta igandeetako arratsaldeak, 19:00etatik 21:30etara. Jende oro dantzara bultzatzeko moduko zuzeneko musika: pasodobleak, baltsak, rantxerak, tangoak, festa-musika, etab. Urtez urte, udan dibertitzeko eta elkartzeko espazio gisa sendotu da.