Melomaniak Melomaniak kulturaren arloko pertsona esanguratsuekin egindako solasaldi-zikloa da, euren bizitza “aldatu” zuen musikaren inguruan. Gonbidatuekin musikaz hitz egingo dugu, motor gisa, inspirazio gisa edo babesleku gisa ulertuta. Zarata eta nahasmena nagusi diren garai honetan, eseri, hitz egin eta artistak, idazleak eta pentsalariak inspiratzen dituen musika entzutea benetan eraldatzailea eta pizgarria izan daiteke. Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega