Gazteentzako antzerkia Gogoan al duzu antzoki batera joan zinen lehenengo aldia? Agian Beñat Etxepare antzokira joan zinen, ikastetxekoekin? Eta, nagusiago zinela, Hirian Hezi-Zatoz antzokira programan parte hartu zenuen? Pixkat proiektua zure gelara joan zen arte eszenikoak hurbiltzera? Ibilbide horren ondoren, segi gozatzen antzerkiaz, musikaz eta dantzaz. Aukera bikainak dira gazteen aisialdirako. Denboraldiz denboraldi, zuretzat prestatutako programazioa helarazten dizugu Udal Antzoki Saretik. Hemen kontsulta dezakezu, edo sare sozialetan gu jarraituta. 30 urte baino gutxiago badituzu, beti izango duzu % 50eko deskontua! Emaiozu mokadu eder bat kulturari, hanburgesa batek balio duena baino gutxiagoan.