Hitzaldiak / Arte eszenikoak / Beta eremu feminista / Zineforumak

Atal honetan agertzen dira Jabetze Feministarako Eskolak bere programazioan txertatzen dituen hitzaldiak, proposamen eszenikoak, beta eremu feminista eta zineforumak, udalerrian ahalduntze feminista eta indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia hartzea bultzatzeko helburuarekin.

Aurten, atal berri bat estreinatuko dugu Eskolan: Eremu beta feminista. Formatu txikiko proposamenak jasotzen dituen espazio esperimentala; probatzeko, arriskatzeko eta partekatzeko gunea. Denetarik izango da: elkarrizketak, poesia, bakarrizketak eta sortzen joango diren beste adierazpide batzuk. Eszenatoki irekia, hizkuntza artistikoen aniztasunari eta esperimentazio kolektiboari.

Sarrera librea da, aldez aurretik izena emanda, lekua bete arte (zineforumetan ez da beharrezkoa aurretik izena ematea).

Deskarga dezakezu liburuxka pdf-an: Jabetze Feministarako Eskola 2025-2026.