Montehermoso Rock on top Rockumentalen zikloa jatorrizko bertsioan, Helena Gonzálezek aurkeztuta (Zinhezba). Rockumentala edo dokumental musikala zinema industrian ospe handiko generoa da gero eta presentzia handiagoa duena Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak. Rock taldeen bizitza zineari eta beste ikus-entzunezkoei interesatu izan zaie betidanik, bai fikziotik, bai dokumentaletik. Bosgarren edizioan, Montehermoso Rock on Top zikloak lau rockumental programatu ditu, 2026ko Azkena Rock Festivalen kartelean parte hartzen duten artistei buruzkoak. Zineaz eta musikaz beste ikuspegi batetik goza dezazun nahi dugu! Programa eta gonbidapenak Egitaraua 2026 Lortu dokumentalak ikusteko gonbidapenak esteka honetan(Beste leiho batean irekiko da) edo 945 16 18 30 telefonora deituz. Edukiera mugatua. ARF zozketa Gainera edizio honetan, dokumentalak ikustera hurbiltzen diren pertsonek bi bono bikoitz irabazi ahal dute zozketa bidez, Azkena Rock Festivalerako. Gasteizko Mendizabaleko gune ikonikoan programatutako taldeekin gozatzera gonbidatzen zaitugu. Dokumental-zikloaren azken emanaldia amaitutakoan egingo da zozketa, No somos nada dokumentalaren ondoren, hain zuzen ere, ekainaren 17an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan. Zozketaren oinarriak 2026