Europako Mugikortasunaren Astea

Mugikortasunaren Europako Astea urtero ospatzen da, irailaren 16tik 22ra. Hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruan Europako Batzordeak(Beste leiho batean irekiko da) egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da.

Mugikortasuna guztiontzat

Aurtengo edizioan, Mugikortasunaren Europako Astearen ardatza izango da garraiorako sarbide justua, segurua eta jasangarria sustatzea, edozein direla ere diru-sarrerak, kokapena, generoa eta gaitasunak. Horregatik, “Mugikortasuna pertsona guztientzat” da aurtengo kanpainaren gaia.

Jarduerak

Horretarako, hainbat jarduera programatu dira Gasteizen, hala nola gynkanak bizikletan, familientzako bizikleta-martxa bat, autoa partekatzeari buruzko hitzaldi bat eta ‘Pedalei eragin, jasangarritasunaren alde’ ekimena.

Liburuxka

Irailaren 22an, autorik gabeko egunean, garraio publikoa doakoa izango da TUVISAren sarean eta EUSKOTREN(Beste leiho batean irekiko da)en tranbietan.

Egun berean, taxiak erabiltzen dituztenek 3 euroko deskontu-bonuak jasoko dituzte, urtea amaitu arte erabili ahal izateko.