Interakzioak

INTERAKZIOAK arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa da, Montehermoso Kulturuneak(Beste leiho batean irekiko da), Zas Kultur(Beste leiho batean irekiko da)-ekin lankidetzan antolatuta. Saio hauen helburua da sormen-prozesuak eta lan-metodologiak ingurune hurbilean eta irisgarrian aztertzea, sortzaileek beraiek gidatuta.

Saio bakoitza Zas Kultur taldeko kide baten eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den.