Mugikortasunaren Europako Astea

Mugikortasunaren Europako Astea urtero ospatzen da, irailaren 16tik 22ra. Hiri-mugikortasun jasangarriaren inguruan Europako Batzordeak egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da.

Azken edizio honetan ere, 2024an, "Konbinatu eta mugitu!" da leloa, eta kanpainaren gaiak (“Espazio Publiko Partekatua”), gure espazio publikoa nola partekatu erabakitzera animatzen gaitu, eta ingurune atsegin batean segurtasunez eta erosotasunez mugitu gaitezen ziurtatzera, bereziki, oinezko eta txirrindulariak.

Doako garraio publikoa 2024ko irailaren 22an

Irailaren 22an, ohikoa den Autorik Gabeko Egunean, doako garraio publikoa eskainiko da TUVISAren eta Alavabusen autobusen sarean eta Euskotren tranbietan.