SUNCINE Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakusketa SUNCINE, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia(Beste leiho batean irekiko da), genero horretako jaialdirik garrantzitsuena da munduan, eta zaharrena. 1993an sortu zen, ingurumen gaiak eta arazoak salatu, irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz. Ikus-entzunezkoen hizkuntzaren bidez ingurumen kontzientziazioa eta hezkuntza areagotu nahi duen tresna ere bada. Jaialdia Gasteizen ere egiten da 2003. urteaz geroztik, eta erakustaldiak edizio bakoitzeko pelikula esanguratsuenen hautaketa bat ekartzen du urtero. Horrez gain, SUNCINEen programazio eta film gehiagoz gozatu ahal izango da, doan, kultura eta zientziaren streaming plataforman (CaixaForum+)(Beste leiho batean irekiko da).