Kirola jaietan

Herri kirolek nortasuna eta ikusgarritasuna uztartzen dituzte, eta inguruko jaietako ohiko osagaiak dira, batez ere Andre Maria Zuriaren jaietan. Izan ere, ohikoa da hainbat neska eta blusa kuadrilla ikustea herri kiroletan dituzten erronkekin.

Foruen plaza pilotarien, aizkolarien, harri-jasotzaileen eta herri kiroletako modalitate ezberdinetako espezialisten arteko erakustaldiekin eta txapelketekin gozatzeko toki nagusietako bat da, bola-txapelketak ahaztu gabe. Eta, jakina, aipamen berezia egin behar zaie pilota txapelketei, Eskuz Binakako Andra Mari Zuria Txapelketarekin eta Green Capital Pala Txapelketarekin.