Gazteria – Boluntariotza, parte-hartzea eta lankidetza

Juventud_banner voluntariadoProiektu solidarioetan lagundu nahi duzu? Hona hemen, zure denbora komunitatearekin lankidetzan erabiltzeko iradokizun batzuk.

Parte hartzea

Tokiko boluntariotza

Nazioarteko lankidetza eta boluntariotza

Elkarteentzako zerbitzuak eta baliabideak

Parte hartzea

Gazteriaren Elkargunea

gasteiz gazteaGazteen Ekargunea gazte-elkarte eta -taldeek osatzen dute, bai eta hiriko gazteek ere, banaka. Bertan, Udalak gazteriari buruz duen politikari buruzko jarraipenean eta eztabaidan parte hartzen da iritzia emanez eta proposamenak egiten.

Hiretu hiria: partaidetzan hezteko programa

Juventud_Hiretu hiria14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako udal-programa. Programaren helburua da gazteek "partaidetza" hitzaren esanahia ikastea eta modu praktiko eta aktiboan egitea, teoria aztertu gabe.

8-10 lan-saio; gehienak gelan eta batzuk ikastetxetik kanpo.

Hiretu hiriari buruzko informazio gehiago

Tokiko boluntariotza

Batekin. Arabako partaidetza soziala eta boluntarioentzako agentzia.

juventud_voluntariado_batekin(Beste leiho batean irekiko da)Zure ezagutzak, esperientzia eta denbora funtsezkoak dira gizartea eraldatzeko eta mundu hobea eraikitzen laguntzeko.

Boluntariotzaren barruan ekintza-esparru asko daude, eta bakoitzak gai desberdinak ditu ardatz. Zein da zurea?

Boluntario izatea pentsatu baduzu, hurbildu Batekin-era!

Batekin(Beste leiho batean irekiko da)

Elkarteak.info

Juventud_voluntariado_elkarteak(Beste leiho batean irekiko da)Gizartearen eta tokiko elkarte-mugimenduaren arteko komunikazio-kanala.

Elkarte batean parte hartzen baduzu, ezagutzera eman dezakezu eta zuen jarduerak zabaldu.

Oraindik ez baduzu elkarteren baten parte hartzen, Saregunek sortutako atari honetan, tokiko elkarte-mugimenduaren jardueren berri izan dezakezu, boluntarioak bilatzen dituzten Arabako elkarteak ezagutu, zure burua eskaini boluntario izateko...

http://elkarteak.info/index.php(Beste leiho batean irekiko da)

GGKEen zerrenda

Juventud_voluntariado_ONGDGarapenerako Lankidetza interesatzen bazaizu eta Gasteizen zer GGKE dauden jakin nahi baduzu, Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak egindako zerrenda hau kontsulta dezakezu.

Direktorioa ikusi

Nazioarteko lankidetza eta boluntariotza

Europa Helmuga gida

Juventud_voluntariado_guía destino europa(Beste leiho batean irekiko da)Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak egindako Helmuga Europa gida.

Europan bidaiatzeko, ikasteko, lan egiteko edo boluntariotza egiteko online baliabideen direktorio oso bat da.

Boluntariotzari buruzko atala ikusi(Beste leiho batean irekiko da) pdf

Europako Elkartasun Kidegoa

juventud_voluntariado_CES(Beste leiho batean irekiko da)Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren programa da. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaizue boluntariotza edo lana egiteko, prestakuntza jasotzeko eta zuen proiektu solidarioak kudeatu ditzazuen, Europa osoko komunitateen mesedetan.

Europako Elkartasun kidegoari buruzko informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Juventud_voluntariado_J Vasca cooèrante_euPrograma honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea

Programaren bidez, 21 eta 30 urte bitarteko gazteek lankidetza-ekintzetan parte har dezakezue Amerika, Asia eta Afrikako herrialdeetan.

Programa Gazte Aukeraren webgunean(Beste leiho batean irekiko da)

Gazteentzako boluntariotza– Auzolandegiak programa

Juventud_voluntariado_auzolandegiak(Beste leiho batean irekiko da)Jarduera honetan, jatorri desberdinetako gazte-talde batek konpromisoa hartzen du, borondatez eta interesik gabe, bi astetik lau astera gizarte-proiekzioko lan bat egiteko, jarduera osagarriekin batera.

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Gazte Aukeraren webguneaan ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Elkarteentzako zerbitzuak eta baliabideak

Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzua

Juventud_voluntariado_recursos asocciacionesHerritarren Parte-hartzearen Udal Zerbitzuak baliabide eta zerbitzu interesgarriak jartzen ditu elkarteen eskura: lokalen erabilera, ikus-entzunezko materialen mailegua eta elkarteak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza

Elkarteentzako baliabideak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: