Pantaila Seguruak. Internet eta sareak
- Udaleko hezkuntza jarduerak – 2021-2022 ikasturtea -

Babesa eta segurtasuna

Online izen-ematea

Azalpena

Internet eta gizarte sareak erabiltzen dituzten adingabeko ikasleei zuzenduriko hitzaldia. Gizarte sareak oso tresna lagungarriak dira, baina arriskuak ere badituzte, esaterako, mehatxu pertsonalak, intimitatearen aurkako delituak, iruzurra, eduki desegokiak eskura izatea, etab.

Balioak

Erantzukizuna eta gizalegezko jokamoldea.

Helburuak

  • Ikasleen artean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak era seguruan erabiltzearen garrantzia sustatzea, bai eta praktikatzea ere.
  • Interneten erabileran praktika seguru, errespetuzko eta osasuntsuak sustatzea.
  • Sarearen erabileraren arrisku nabarmenenei aurre egiteko estrategiak ikastea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak.

Antolamendua

  • Egutegia: 2021eko irailetik 2022ko ekaina arte.
  • Materialak: formatu librea.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: mugarik ez.
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: 2021eko irailaren 14tik otxailaren 1era.
  • Ordaintzekoa: doan.

Informazioa

  • Harremanetarako: Marian Arnan.
  • Helbidea: Udaltzaingoa
    Agirrelanda kalea 8, 01013 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161451
  • Faxa: 945 161581
  • E-posta: educacionvial@vitoria-gasteiz.org

Antolatzailea

Udaltzaingoa / Herritarren Segurtasunaren Saila.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.