Auzokideak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta Aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online.

Deskribapena

Txotxongilo ikuskizuna da; auzo berean bizi diren bost pertsonaia agertzen dira eta beraien eguneroko bizipenak azaltzen dituzte. Bost pertsonaia horiek gure gizartearen aniztasuna islatu nahi dute, publikoren jakin-mina pizten. Ikasleei aukera ematen zaie bost protagonistei galderak egiteko.

Emanaldia eta gero, jarduera osatzeko gelan saioa bat egingo da Eginaren eginez elkarteko kideen partaidetzarekin.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Pertsonen aniztasunarekiko errespetu eta enpatia jarrera sustatzea.
  • Pertsonen muga eta gaitasunei buruzko balorazioarekiko jarrera positiboa sustatzea.

Hartzaileak

DLHko 3. eta 4. mailako ikasleak.

Antolatzaileak

  • Lekua: zehazteke
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: ordubete.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Eginaren Eginez eta Teatro Panta Rhei
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16, luzp.: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: