Bizikidetza eta aniztasunerako zinema
- Udalaren hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Bizikidetza eta aniztasuna

esteka Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izen ematea online.

Deskribapena

Programa honek bizikidetzaren eta aniztasun soziokulturalaren aldeko lana egitea proposatzen du, urtero berritzen den ikus-entzunezko programazio baten bitartez, diskriminazio ororen aurkako xede argi eta garbiarekin. Jarduerak bi fase ditu:

* Online fasea: ikasgelan hiru film labur hautatuak ikasgelan ikustean datza, haiei laguntzen dieten material didaktikoen laguntzarekin.

* Zinema-aretoko fasea: Zinema-areto batean film luze bat eta hari laguntzen dioten material didaktikoa ikustean datza.

Hauek dira 2019-2020 ikasturterako hautatutako film laburrak:

- Counter Act (Head eta Jon Affolter, Kanada, 2016, 16 min). Kultura aniztasunaren inguruko gaiak jorratzen du. 60ko hamarkadan AEBetan Greensboroko Laurak deiturikoek arraza bazterkeriaren aurka egindako aldarrikapen eta protesta baketsuan oinarritua. Protesta honen bidez eserialdiak egiten ziren sarrera debekaturik zeukaten tokietan eta era horretan, gizarte osoari jakinarazi bizi zuten bazterkeria. J B. ingelesez, gazteleraz eta euskaraz azpidatzirik.

- Abseits (Cosima Frei, Suitza, 2016, 15 min): Berdintasunarekin eta immigrazioarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. Suitzan bizi da Dastan, eta musulman kulturak osatzen du bere bizitza. Futbola du atsegin eta beste edozein nerabek bezala lagunak egin nahi ditu. Amak animatu nahi du partidetan, baina beloa daramanez semearen kideek ez dute oso begi onez ikusten. JB alemanez euskaraz eta gazteleraz azpidatzirik.

- Mi hermanito de la luna (Frédéric Philibert, Frantzia, 2008, 6 min.) Desgaitasun egoerak jorratzen du. Autismoa daukan haur baten aita den zuzendariak, poetikoa, samurtasun eta bat-batekotasunez hornitutako hizkuntzarekin kontatzen digu alabaren bitartez nolakoa den anaiatxoa eta berak nola bizi duen esperientzia hori. JB frantsesez euskaraz eta gazteleraz azpidatzirik.

Zinema-aretoan ikusteko film luzea:

- AVES DE PASO (Olivier Ringer, Belgika, 2015, 84 min). Oso ateraldi bereziak dituen aita dauka Cathyk: urtebetetzerako ahate arrautza bat oparituko dio txitatu eta bere ama bihur dadin. Baina ezustean, jaiotzeaz batera, ahateak ikusiko duen lehendabiziko pertsona Margaux izango da, gurpildun aulki batean doan Cathyren laguna. Ahatetxoak amatzat hartuko du, baina Margauxen gurasoek ez dute haren ardurarik hartu nahi. Hegaztia babestu eta salbatzeko asmoz, neskato biek etxetik alde egin eta eurei buruz asko ikasiko duten abentura batean abiatuko dira. Bertsioak: JB frantsesez euskaraz azpidatzirik. JB gazteleraz bikoizturik.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Aniztasunaren kultura sustatzea.

Hartzaileak

DBHko eta DBHOko ikasleak eta beste kolektibo batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: Online fasea eskoletan egingo da, eta zinema-aretoko fasea, aldiz, Gasteizko zinema bateko areto batean.
  • Egutegia: Online fasea, lehenengo hiruhilekoan. Film luzearen proiekzioa azaroaren 19an izango da (aukeratu hizkuntza eta ordutegia eskaera egitean).
  • Iraupena: film luzea (84 minutu)
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz (ikusi film bakoitzari buruzko informazioa)

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: nahitaez eman behar da izena aurretiaz.
  • Ordaintzekoa: ez. Ikastetxea arduratuko da ikasleen garraioaz.
  • Oharrak: izena ematearen hurrenkeran emango dira lekuak, guztiak bete arte.

Informazioa

  • Antolatzaileak: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Laguntzailea: Irudiberria Elkartea
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16, lzp: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: